
Naturaren altxor bat, zure osasunarentzat
Zer da propolia?
Propolia landareen hostoetatik ateratako erretxinarekin ekoizten dute erleek, entzimekin eta erle-argizariarekin nahastuta. 300 konposatu kimiko baino gehiago dituen substantzia konplexua da, besteak beste, flavonoideak, azido fenolikoak, olio esentzialak eta bitaminak. Haien osaera kokapen geografikoaren eta erretxinen iturriaren arabera alda daiteke.
Erleek beren erlauntzak isolatzeko erabiltzen dute, erreginak errundako arrautzak abarasketan desinfektaturik egoteko (onddo eta bakteriak eragozteko), erlauntzak jasan ditzakeen bibrazioak gutxitzeko edo txirrisketatik hotz edo haizerik ez sartzeko. Gainera, intsektu arrotzak momifikatzeko ere erabiltzen dute; hauek erleak baino handiagoak direnean erlauntzean sartzen baitira eta ezin baitira kanporatu.
Gure kasuan bestelako erabilpen bat du, eta normalean osasunarekin lotzen dugu. Mendeetan zehar, naturaren oparia preziatua izan da, osasunarentzat onuragarria izan baita. Parranda osteko toxinak isurtzen laguntzen du, eztarriko minarentzat ere lagungarria da eta baita ezpain urratu edo pupentzako.
Nola kontsumitu?
Kontsumitzeko modu aproposena estraktu moduan da, tantak urarekin baraurik edanez. Propolio likidoaren estraktuaren zaporea handiegia edo mikatzegia bada, ezti koilarakadatxo bat edo limoi zuku bat gehitu dezakezu, zaporea hobetzeko.
Badakigu ez dela eztia bezain gustagarria baina eztia bezain lagungarria denez, barrura! Hobe eztarria erretxindurik bukatzea eztarriko minez baino!
Onurak:
- Sistema immunologikoa indartzen du: propoliak bakterioen aurkako antioxidatzaileak eta konposatuak ditu, zure sistema immunologikoa indartzen lagun dezaketenak, hotzeriaren eta bestelako gaixotasunen kontra babestuz.
- Antiinflamatorioa: propoliaren propietateek gorputzeko hantura arindu eta mina gutxitu dezakete.
- Antibirala: frogatu da propoliak ondorio antibiralak dituela, eta hori onuragarria izan daiteke gripea bezalako birus-infekzioen prebentzioan eta tratamenduan.
- Orbaintzailea: topikoki emanda, propoliak zauri eta erredura txikien orbaintzea bizkortu dezake. Propolia larruazala zaintzeko produktu askotan aurkitzen da, propietate sendagarriak eta antioxidatzaileak dituelako. Krema, lozio eta ezpain-baltsamoetan erabiltzen da, kaltetutako azala lasaitzen eta konpontzen laguntzeko.
- Propietate antioxidatzaileak: erradikal askeei aurre egiten laguntzen du, eta horrek zahartze osasuntsuagoa eta gaixotasun kronikoei aurrea hartzen lagun dezake.
- Ahoaren osasuna hobetzen du: propoliak ahoko infekzioei aurre egiten eta ahoko osasun ezin hobea sustatzen lagun dezake.
Haren propietateak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, garrantzitsua da erregulartasunez hartzea eta dosifikatzeko gomendioei jarraitzea. Galdeiguzu edozein zalantza izanez gero!

INFORMAZIOA:
Propoli estraktua %5era.
Uzta: 2023.
Osagaiak: alkohol etilikoa 70º (%95) eta propolia (%5).
Ahal dela kontsumitu 2024/11 baino lehen. Elikadura osagarria. Ez ordezkatu dieta orekatua. Ez gainditu eguneko dosi gomendagarria (2mg/kg). Haur txikienen irismenetik kanpo gorde.
GOMENDIOAK:
- GAIXOTASUNAK ERAGOZTEKO
- Haurrak. 5 tanta goizean eta 5 tanta gauean.
- Helduak. 10 tanta goizean eta 10 tanta gauean.
- GAITZARI AURRE EGITEKO
- Haurrak. 8 tanta goizean eta 8 tanta gauean.
- Helduak. 20 tanta goizean eta 20 tanta gauean.