Oinarrizko Erlezaintza ikastaroa udaberri honetan

Balerdipeko kideok oinarrizko erlezaintza ikastaroa eskeiniko dugu udaberri honetan. Ikastaroaren funtsa erlearen funtzionamendua, erlezaintzako materiala eta erleen oinarrizko maneiuak ezagutzea izango da. 14 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa izango da.

Erleen inguruan kuriositatea baduzu, etxean erleak badituzu, edota baratze/frutarbolak polinizatzeko zure inguruan erleak jartzeko asmoa baduzu, ikastaro hau zuretzako da!

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

  • Teoria apirilaren 25ean eta maiatzaren 3an, 16:30etik 19:30era Gipuzkoako Erlezain Elkartean, Zaldibin.
  • Praktika apirilaren 26an eta maiatzaren 4an 15:30etik 19:30era Bedaioko Balerdipekoren erlategian.
  • Taldea gutxienez 6 lagunekoa izango da, eta 12 lagunekoa gehienez.
  • Ikastaroaren prezioa: 90 euro (kontu korrontera transferentzia eginez).
  • Ikasle bakoitzak Gipuzkoako Erlezaintza Gidaliburua eramango du etxera. 
  • Ez baduzu erlezain jantzirik, jakinarazi eta utziko dizugu bat!
  • Izen ematea: apirilak 10 baino lehen, korreo elektroniko bidez (info@balerdipeko.eus) edo orrialde honen azpikaldean topatuko duzun formularioa beteta.

ZER IKASIKO DUGU?

Lehen saioa, oinarri teorikoak:

  • Erlearen garrantzia
  • Erlea eta erle beltza
  • Erlauntzaren antolaketa
  • Erlezaintzarako materiala

Lehen saio praktikoa:

  • Materiala
  • Erlauntza nola ireki
  • Erlauntzaren antolaketa ulertu

Bigarren saioa, oinarri teorikoak:

  • Loraldien garrantzia
  • Etsaiak
  • Erlategian erabakiak nola hartu
  • Erlauntzako produktuak

Bigarren saio praktikoa:

  • Erlategian hartutako erabakiak praktikan jarri
  • Erlea etsaiengandik babestu
  • Erlauntzako produktuak nola eskuratu

izenemateaK ITXITA!

Ikastaro honetarako plazak agortu dira, baina datozen egunotan beste ikastaro baten berri emango dugu: utzi hemen azpikaldeko formularioan zure helbidea, eta informazioa izan bezain pronto abisatuko dizugu!

* indica que es obligatorio
Idatzi hemen zure izena
Idatzi hemen zure emaila



Zalantzaik?