Bedaion, Balerdi mendiaren altzoan jaiotako proiektua da hau. Mattinek 2019an  hasi zuen ibilbide hau erle beltzaren bizitza ezagutzeko asmoz, eta honen jakinminak, Inaxioren interesa piztu zuen. Ordutik eztia eskuratzeaz haratago eraman nahi duten erlezaintza gaztean dihardugu. 

 

Erleak munduan eta gure gizartean duen garrantzia ezagutzen joan gara: kultura, gastronomia, paisaia, kosmetika edo eta osasungintzan topa daiteke erlezaintza. Erlearen jakintzak eta existentziak ekartzen dituen onurak animatu gaitu mundu sakon honetan jarraitzera.

 

Euskal Herriko erle autoktonoa da Balerdipekoko protagonista nagusia: erle beltza. Hiruon artean ematen diogu zentzua amets zoro honi, batzuk hegan, batzuk oinak belazean. 

Main ImageHover Image

POLINIZAZIOA

Lorerik gabe, ez dago fruiturik. Erlerik gabe, ez dago lorerik. Txoko honetara iritsi bazara badakizu zer den polinizazioa: gure erleak zure sagasti edo frutarboletan bzz bueltaka ikusi nahi? Jarri harremanetan.

Main ImageHover Image

GASTRONOMIA

Erlauntzako produktuak eraldatzetik, zure koadrila osoari elkarte gastronomikoan otordu eder bat kozinatu edo nahi duzun tokian showcooking bat egiteraino. Bururatzen zaizun guztiari koxk.

Main ImageHover Image

Egun batez erlezain izateko esperientzia haur eta helduentzat: erlauntza bisitatuko dugu ongi babestuta noski- erleen lana eta bertatik eratorritako produktuak ezagutzeko. Eta bisita otordu eder batean amaitzen badugu?

Main ImageHover Image

Erleek -edo naturak- erakutsi digutena gehi guk geuk etxetik dakarkiguna, zuei plazaratzeko ikastaroak, zuen etxean edo gurean. Isiltzen ez bagara altxa eskua, eta hasiko gara praktikan.

Main ImageHover Image

POLINIZAZIOA

Main ImageHover Image

GASTRONOMIA

Main ImageHover Image

BISITA GIDATUAK

Main ImageHover Image

IKASTAROAK

AGENDA

 

ONDORENGO AZOKATAN TOPATUKO GAITUZU:

. LARUNBATERO:
Tolosako Azokan.

. ABENDUAK 21:
Santo Tomas (Donostia).

. ABENDUAK 22:
Aiako Azoka.

. ABENDUAK 28:
Bilboko Gaztetxea.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

    JARRI GUREKIN HARREMANETAN

      Zalantzaik?