Bedaion, Balerdi mendiaren altzoan jaiotako proiektua da hau. Mattinek 2019an  hasi zuen ibilbide hau erle beltzaren bizitza ezagutzeko asmoz, eta honen jakinminak, Inaxioren interesa piztu zuen. Ordutik eztia eskuratzeaz haratago eraman nahi duten erlezaintza gaztean dihardugu. 

 

Erleak munduan eta gure gizartean duen garrantzia ezagutzen joan gara: kultura, gastronomia, paisaia, kosmetika edo eta osasungintzan topa daiteke erlezaintza. Erlearen jakintzak eta existentziak ekartzen dituen onurak animatu gaitu mundu sakon honetan jarraitzera.

 

Euskal Herriko erle autoktonoa da Balerdipekoko protagonista nagusia: erle beltza. Hiruon artean ematen diogu zentzua amets zoro honi, batzuk hegan, batzuk oinak belazean. 

POLINIZAZIOA

Lorerik gabe, ez dago fruiturik. Erlerik gabe, ez dago lorerik. Txoko honetara iritsi bazara badakizu zer den polinizazioa: gure erleak zure sagasti edo frutarboletan bzz bueltaka ikusi nahi? Jarri harremanetan.

GASTRONOMIA

Erlauntzako produktuak eraldatzetik, zure koadrila osoari elkarte gastronomikoan otordu eder bat kozinatu edo nahi duzun tokian showcooking bat egiteraino. Bururatzen zaizun guztiari koxk.

Egun batez erlezain izateko esperientzia haur eta helduentzat: erlauntza bisitatuko dugu ongi babestuta noski- erleen lana eta bertatik eratorritako produktuak ezagutzeko. Eta bisita otordu eder batean amaitzen badugu?

Erleek -edo naturak- erakutsi digutena gehi guk geuk etxetik dakarkiguna, zuei plazaratzeko ikastaroak, zuen etxean edo gurean. Isiltzen ez bagara altxa eskua, eta hasiko gara praktikan.

POLINIZAZIOA

GASTRONOMIA

BISITA GIDATUAK

IKASTAROAK

ERLAUNTZATIK ZUENEA

⚠️ UDABERRIRA ARTE EZ DAUKAGU PRODUKTURIK; EZ GARA AZOKAN EGONGO!

AGENDA

 

ONDORENGO AZOKATAN TOPATUKO GAITUZU:

. LARUNBATERO:
Tolosako Azokan.

. ASTEAZKENERO:
Ordiziako Azokan.

ABENDUAK 16:
Tolosako Gabonetako Azoka Berezia (goizez).

. ABENDUAK 16:
Aiako Azoka Berezia (arratsaldez).

. ABENDUAK 17:
Berrobiko Azoka Berezia.

. ABENDUAK 21:
Donostiako Santo Tomas Azoka Berezia.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

    JARRI GUREKIN HARREMANETAN

      Zalantzaik?